XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

77-78 epean, demokrazibidea martxan jarteaz, politika plazatu egiten da, ilunpetako tentsio-giroa astinduaz.

Ordura arte bertsolariak eukan eginkizuna ere aldatu egiten da, behin politika normalizapena lortutakoan.

Agiriko saioetan entzulegoak irrikaz eta gozamenez onartu oi zituan gaiak (Madrileko politikoak eta jokabideak, amnistia, estatutoa, foruak, askatasuna...) erabat makaltzen dira, politikoen ezpanetan erabiliak izaten direnetik.

Euskeraren gaiak iraungo dau bizi bertsoetan, antza danez, urtenbide gatxdun arazoa da euskerarena eta.

Bertsozko mitinak, edo burruka-bertsoak, informazio bideak nasaituala, galdu egin dabe euren lillura.

Auteskunde aurretxoan, mitin politikoen lagungarri egin oi diren bertso jardunak kenduta, ba dirudi makaldu egin dala orain arteko bertso saioen tankera, agur baterako behintzat.

Politikaren desengaiñu girotik urtenaz, Euskalerria bazterrik bazter arakatuz, Amuritzak lekuan lekuko prolematikan billatu gura leuke entzulearen eta bere gozamena, bertso landu eta ondo biribilduen bidez.

Eta, gaur, deszentralizapen bidea, auzo, herri eta eskualde mailan berbaloratzen doazen une honetan, Amuritzak azartatu dauala esango neuke, tokian bertako arazoetan murgiltzean.

Amuritzak, irudigileak harri bat bezelaxe, astiro eta biribil landu oi dau bertso bakotxa; puntu aberatsez, euskera ederrez, Bizkaian bizkaieraz eta enparauetan batuaz, zirikada zorrotz ugari tartean dituelarik.

Gairik gogorrenetan ere Amuritzari humorea dario, humore baltza, sarri askotan, edo humore tristea: .

Bat bateko bertsoetan goi maillakoa dalarik, bertso jarrietan agertu dau nausitasuna.

Xalbador izan genduanez, Amuritza ere, gaiak oso bestelakoak izan arren, eredu on bakanetarikoa dogu bertso molde honetan Euskalerrian.

Eta, entzulegoa inguratzea bai kantari ta bardin bertsolarientzat hain gatxa gertatzen dan une honetan, bosteun entzuletik gora batu izan ditu Amuritzak.

Batez beste, ilean saio bat eskeiniz diardu.

Saio larregi izateak kalidadea jatsi eragingo leukeanaren jakinean.

Ekitaldi bakotxa, astiak emoten dauan heinean beintzat, disko barri bat grabatzea legetxe, txukun eta kontu aundiz landuaz.